BIDAIA BAREA/ VIAJE SILENTE

Miren Agur Meabe
2013ko otsaila-martxoa/ febrero-marzo 2013

L9

 

Natura hilak
Ez ditugu falta ogia eta ardoa, fruituak.
Txoriek xuxurlatzen dutenean:
“Leihotik hara badira haurrak elur-panpinen antzekoak”.
Belarrietan hitz zuzena apailatzen da.

Bodegones
No nos faltan el pan ni el vino, los frutos.
Cuando los pájaros susurran:
“Tras la ventana hay niños como muñecos de nieve”.
El oído dispone la palabra justa.

Gaztelako Herriak
Pintzelaren ileak urratu ditu
teila, horma, arkupe, kanpandorre.
Azal eta hezur herrien eguerdia.
Oinetan, bideko hautsa.

Pueblos de Castilla
El pelo del pincel rasga
tejas, muros, pórticos, campanarios.
Hueso y piel los pueblos al mediodía.
En los pies, polvo del viaje.

Errekastoak
Harearen akidura:
bizkarrak erantzuten die azazkalei.
Urari galdetu, eta zain gaude
paperezko ontzi batek salbatzen gaituen arte.

Regueros
Cansancio de la arena:
la espalda responde a las uñas.
Preguntamos al agua, y esperamos
hasta que un barco de papeles nos rescata.

Urrakadak
Urrakada hauek zure izaeraz mintzo.
Ehun herdoilduen mezua sumatzen dugu.
Bereizten da zer duten lokailu
ibai mineral horiek, gure plasma arrexkak.

Arañazos
Estos arañazos hablan de tu naturaleza.
Desciframos el mensaje de los tejidos oxidados.
Se reconoce la relación que une
sus ríos minerales, nuestro plasma agrisado.

 

L10

 

Gailur elurtuak
Ertzen min zehazgabea
petaloak bezalako hortz hauetan.
Izua erpinean,
bisita-txartela mundu izozturako.

Picos nevados
El impreciso dolor de las aristas
en estos dientes de caliza como pétalos.
Horror en el borde,
tarjeta de visita para el hielo del mundo.

Mendiak
Itzalen mehatxupean bidea eginda,
lurralde berria.
Neguak atzimur dagie harkaitzei.
Bidaiarion sorbaldak aireari eusten.

Montañas
Al final del camino amenazado    
por las sombras,
el nuevo territorio.
El invierno pellizca a las rocas.
Los caminantes sujetan el aire con sus hombros.

 

L11

 

Kostaldea
Itsasoak badu iradokitzen.
Baldin eta eguna begiaren enfasia.
Baldin eta gaua ezpainaren doinua.
Itsasoa bada gure obraren zatia.

Costa
Si el mar inspira.
Si el día como un énfasis del ojo.
Si la noche como un acento del labio.
Si el mar es parte de la obra.


Zeruak
Hodei-adarrak, zeruaren afixak.
Dena ez da hutsa.
Hutsa da dena. Lurrun-konjuntibak, argien listu.
Zilborrak urrun ari dira urdin bila.


Cielos
Cuernos de nubes, carteles del cielo.
Todo no es nada. Nada es todo.
Conjuntivas de vapor, saliva de luces.
Los ombligos buscan azules a lo lejos.

 

L12

 

Basoak koloretan
Adarrak lainoa edaten.
Eguzkiaren adurrak kanpora garamatza.
Paisaia esnatu da, hedatuz doa.
Habiak jaiotzear aharrausietan.

Bosques de colores
Las ramas beben niebla.
La baba del sol nos lleva fuera.
El paisaje despierta, ensanchándose.
Nidos naciendo en los bostezos.


Baso elurtua
Elur-denbora dator.
Orduen aingeruak keinu egin digu.
Tekla bat bularrean behera:
sustraiek negar


Bosque nevado
Viene tiempo de nieve.
El ángel de las horas nos hace un guiño.
Una tecla resbala por el pecho:
lloran las raíces.


Olatuak
Olatuaren kontzeptu jakituna:
nortasunik gabe, koderik gabe, sinadurarik gabe.
Gure besoen letra, ur-zuziak
ekaitz eta sosegu artean, argizari-urratsak.


Olas
El concepto sabio de la ola:
sin identidad, sin código, sin firma.
La letra de los brazos, antorchas de agua
entre tormenta y calma, pasos de cera.


Zeruertza
Betazalaren dardararekin sartu.
Egunen hazia arnastu.
Zimurrei behatu:
maite den tokiaren muina biltzen du urrunak.


Horizonte
Entrar con el temblor del párpado.
Respirar el germen de los días.
Observar las arrugas:
lo lejano contiene médula del lugar amado.